Enviamos a todo el mundo.

_WMW_ii

35 EUR

Guk eskuz diseinau, serigrau , eta jositako serie laburra. Tinta zuriagaz “_M_” kamiseten andra eskegiak greka modura serigrafiauta dekozan kotoizko ehun berdedunak.

Eskuz egindakoaren goraipamen moduan, grekak tela josi baino lehen serigrafiau dira.

Hildo beretik dator ezker lepoko tela ezbardineko detailea be, kamiseta zuriakaz eta SSMMXIV DVDgaz lerro zuzena marrazten dabe.

_WMW_i modeloa Frantzeskaren "Stereosession 2014" crowdfunding kanpainarako exprezki sortutako 26 piezadun serie laburra izan zan, orain berriz ii modeloa dekozue eskuragarri. Erainkuntza ezbardineko modeloak direz, bigarren hau manga Ragland deritzona dekolarik.

Green cotton t-shirt from our "El Gran Artefakto" collection.
Handcrafted and silked by us.

arriguri sortzaile taldearen denda.

Gure eskualanak saltzen doguz, cdiak, dvdiek, kamisetak, arropak, serigrafiak e.a.

Mimoz, ganoraz eta bide artisauaz sorkuntzaren pausu txikienari garrantzia emonez eraikitako piezak, serie labur eta bakarretan bananduta, homogeneotasunaren munduan, bakotxantzat berea eta ez beste inorena eskeiniz.

Banaka eta eskuz,
Serie laburrak eta eskaerapenko pieza bakarrak eta makarrak.

https://arriguri.com

arriguri@arriguri.com